domingo, 30 de enero de 2011

Gizentasuna zirrosiaren eragilea

Gibel gantzatsuaren gaitza gizentasunaren ondorio da, batik bat, eta alkoholak ere kalte handia egiten du (oraintsu arte, alkohola izan da gibeleko gaitzen sortzaile nagusia). Ezin da esan zehazki zenbat denbora behar izaten den gibela gantzatsu bihurtzeko, baina tarte txikian asko gizentzen direnei, adibidez, denbora gutxiren buruan agertzen zaie gaitza.

Baina ez da gizentasuna soilik; alkohol gehiegi hartzeak ere nabarmen eragiten du, eta berdin zenbait gaitz metabolikok ere. Sindrome metabolikoa duten pertsonengan ohikoa izaten da gibel gantzatsuaren gaitza agertzea. Sindrome hori edukitzeak esan nahi du pertsona batek gaitz edo faktore bat baino gehiago dituela gaixotasun kardiobaskular bat sortu ahal izateko: adibidez, gizentasuna, diabetesa, arteria hipertentsioa, dislipidemia. Horiengan, askoz maizago agertzen da gaitz hori, eta zenbait egilek eman dituzten datuek ere horixe erakusten dute: pertsona gizenetan, % 20-30ek izaten dute: diabetikoetan, % 10-75ek; hiperlipidemia dutenetan (gantz edo lipido gehiegi izaten dute odolean), % 20-92 artean.

Estatu Batuetan gibel-transplantei buruzko araudia

EEBBetan gobernuak gibel-transplanteak arautzen ditu. Medikuek gidatu behar duten autorregulazio baten bitartez, hil zorian dauden gaixoak hain gaixo ez dauden beste batzuk baino lehenago operatu behar dira.


7.300 estatubatuar inguru daude urtero gibel-transplantearen zain, baina 4.000 gibel izaten dituzte medikuek 12 hilabetero.


Kontuan izan behar da organoak eman eta berehala transplantatu behar direla. Gibelari dagokionez, 24 ordu iraun ditzake transplantatu arte. Baina EEBBetan, zentroen banaketan eta organoen garraioan arazoak izan dira. 118 zentro daude transplanteak egiteko, baina operazioetako erdiak hamar handienetan egiten dira. Zentro txikiek beren eskubideak aldarrikatzen dituzte eta, ondorioz, eztabaida sortu da. Batzuek diotenez, gaixo larrienez arduratu behar da lehenbizi; besteek tokian tokiko gaixoak transplantatu behar direla azpimarratzen dute.

sábado, 29 de enero de 2011

ZIRROSIA EKIDITEKO

Pertsona batek zirrosi hepatikoa ez pairatzeko egin ditzakeen gauzen artean:

·Alkohola kontsumitzea ekiditea.
·Janariaren gatz kopurua kontrolatzea.
·Medikuarengana joatea, gaixotasun hepatiko kronikorik duzun baztertzeko.
·Gaixo batek gaixotasun hepatikorik badu, lehendabiziko gauza medikuarengana joatea izango da, gaixotasuna zein den jakiteko (hepatitis B edo C...) .
·Gibela kaltetzen duten medikamentu eta substantzia toxikoak sahiestea. ·Arriskutsuak diren praktika sexualik ez egitea.
·Xiringa edo orratzak bakoiztak erabiltzea.

ALKOHOLISMOA

Alkoholismoa edari alkoholikoen menpekotasuna da. Bere ezaugarriak autokontrola galtzea, menpekotasun fisikoa eta abstinentzia sindromea dira. Alkoholismoa osasunerako oso arriskutsua da, askotan heriotza dakar barruko hemorragia, toxikazioarengatik, istripuengatik edo suizidioarengatik. Gehiegizko eta ohiko kontsumoa, efektuak nabaritzeko organismoa geroz eta kantitate handiagoak edatera behartzen du pixkanaka, hau da, gorputza alkoholera egokitzen da. Baina gorputza alkoholari eusteko erresistentzia limite batera iristen da, orduan erresistentzia txikitu egiten da.
Alkoholismoaren tratamenduen artean destoxikazio programa dago. Bertan gaixoa denboraldi batez zentro batean egon behar da. Destoxikazioa ondoren, taldeko terapia betan sartzen da arazo psikologikoak konpontzeko. Nutrizio terapia beste tratamendu bat da. Alkohola ustea oso gutxitan ekar dezake gaixoaren heriotza ,heroinarekin bezala.Farmakoek alkoholaren hantzeko efektuak sortzen dizkiote burmuinari.
Alkoholismoak sortzen dituen arazo sozialen artean lanpostua galtzea, finantzazko arazoak, familiarekin arazoak, gartzela (edanda kotxean ibiltzeagatik), marjinazioa eta errespetu falta alkoholismoa erraz saihestea ikusten duten pertsonengan. Baina pertsona baten alkoholismoak ez du bere buruarengan soilik arazoak eragiten, bere ingurukoengan ere eragiten du. Adibidez alkoholiko baten seme-alabak arazoak izan ditzakete, adinez nagusiak direnean. Eskoletan, batez ere derrigorrezko bigarren hezkuntzan, arazo larri hau aurkezten da, geroz eta adin gutxiagorekin hasten dira edaten eta askok bere lagunen artean “adorea” erakusteko soilik egiten dute. Gehiegizko kontsumoa, eguneko 40 gramoetatik aurrera gizonetan (alkoholari erresistentzia handiago diotelako) eta 20 gramoetatik aurrera emakumezkoetan dago.

ZIRROSIA DIAGNOSTIKATZEKO AZTERKETAK


Azterketa fisiko baten aurrean medikuak aurkitu dezakeena:

•Hepatomegalia eta esplenomegalia.
•Ugatz ehun gehiegi.
•Abdomena hedatzen da likido abdominalaren pilaketaren ondorioz.
•Eskuaren ahurra gorritzea.
•Odol hodiak markatuta daude.
•Behatz txikiak eta distentzio egoeran.
•Barrabilak txikiak gizonaren kasuan.
•Venas de la pared abdominal dilatadas (ensanchadas)
•Begi edo azal horia (IKTERIZIA)

Gibeleko arazoak daudela jakinarazten diguten azterketen artean:

•Anemia (Odol analisi sakon bat eginez)
•Koagulazio arazoak.
•Gibeleko funtzioaren galera,funtzionalitatea hau aztertzean.
•Albumina seriko kopuru baxua
.
Gibela aztertzeko orduan:

•Abdomeneko erresonantzia magnetikoa.
•Abdomeneko tomografia.
•Abdomeneko ekogafria.
Gibeleko biopsia batek zirrosia dagoen edo ez baieztatuko du. Gaixo batzuei sei hilabetero minbizia duten jakiteko azterketak egingo zaizkie.

jueves, 27 de enero de 2011

ZEINTZUK DIRA SINTOMAK?

Gaixotasunaren garapen goiztiarrean, batzuetan ez da sintomarik azaltzen edo oso sintoma ahulak dira:

• Jateko gogo falta
• Nekea
• Orokorki gaizki sentitzea
• Pisu galera
• Botaka gogoa

Sintomak ,berez, hauek badira ere beste hainbat gaixotasunen sintomatologiaren barruan sar ditzakegu. Beraz, beti zure medikuarengana joatea izango da lehen pausua. Gaixotasunak aurrera jarraitzen duen heinean, arazoak sortu daitezke, pertsona batzuetan gaixotasuna agertu denaren zeinuak izango direnak.

TRATAMENDU BERRIAK

Aurkikuntza berri batek gibeleko zirrosia sendatzeko tratamendua diseinatzen lagunduko du.
Gehiegizko alkoholak eta beste hainbat toxinak gibelean zirrosia eragiten dute epe ez oso luzean. Infekzio batek edo toxinek gibelari eragiten diotenean, eragindako kaltea konpontzearren muskulu-zelulen hazkuntza aktibatzen da. Kaltea kronikoa bada, gehiegizko hazkuntza eragiten da, eta, denboraz, odol-hodia blokeatzen duen orbaina sortzen da. Egoera horretan, gibelak ez du behar adina elikagai jasotzen, eta horrek zelulen heriotza ekar lezake.
Hala ere, Kaliforniako Unibertsitateko ikerlariek proteina mezulari batek prozesu horretan zeresan handia izan zezakeela susmatu zuten, eta horren funtzioa ezagutzeko lanean jarri ziren. Antza, C/EBPB izeneko proteinak, fosforo-taldea batzen zaionean, kaspasak aktibatzeko gaitasuna eskuratzen du. Kaspasek gibeleko zelulen sorrera kontrolatzen dute, eta C/EBPBak aktibatzen dituztenean, zelulak bikoizteari utziko dio gibelak. C/EBPBari fosforoa batzen zaionean, ordea, zelulak sortzeari ekingo dio berriz, kaspasak aktibatzeko ahalmena galduko baitu.
Beraz, aipaturiko proteina hauek kontrolatuz gibeleko zelulen hazkuntza ere kontrolatu dezakegu, zirrosia ekidinez.

ZER DA ZIRROSIA?

Zirrosia gaixotasun kronikoa da, gibelaren fibrosia dakarrena, baita errai berberaren gutxiegitasuna ere.Espainian 10.000 pertsonetatik lauk jasaten dute eta hauetatik ia denak alkoholak eragindakoak dira.
Zirrosia duen gaixo baten gibelean fibrosia agertzea, zirrosia duzun seinale adierazgarrienetako bat izaten da. Prozesuan gertatzen dena, kolageno zuntzak gibelean pilatzen direla da, baina, diagnostiko anatomiko eta patologiko zehatz bat emateko zuntz horiek noduluak sortu beharko dituzte. Beraz, nodulu hauek ehun hepatikoa isolatuko dute, erraiaren itxura asaldatuz eta hepatozito eta odol hodi mehen arteko elkartrukea zailagoa bihurtuz.Beraz zelula hauek ezin izango dute elikatu eta ondorioz hil egiten dira. Eremu hauetan gibelak bere garbiketa funtzioa galduko du eta ezin izango du berreskuratu.

Laburbilduz, hepatozitoak ezin direnez hil egiten dira eta gibelak bere funtzioa galtzen du. Alkoholak prozesu hau azkarrago ematea ahalbidetuko du.