domingo, 30 de enero de 2011

Gizentasuna zirrosiaren eragilea

Gibel gantzatsuaren gaitza gizentasunaren ondorio da, batik bat, eta alkoholak ere kalte handia egiten du (oraintsu arte, alkohola izan da gibeleko gaitzen sortzaile nagusia). Ezin da esan zehazki zenbat denbora behar izaten den gibela gantzatsu bihurtzeko, baina tarte txikian asko gizentzen direnei, adibidez, denbora gutxiren buruan agertzen zaie gaitza.

Baina ez da gizentasuna soilik; alkohol gehiegi hartzeak ere nabarmen eragiten du, eta berdin zenbait gaitz metabolikok ere. Sindrome metabolikoa duten pertsonengan ohikoa izaten da gibel gantzatsuaren gaitza agertzea. Sindrome hori edukitzeak esan nahi du pertsona batek gaitz edo faktore bat baino gehiago dituela gaixotasun kardiobaskular bat sortu ahal izateko: adibidez, gizentasuna, diabetesa, arteria hipertentsioa, dislipidemia. Horiengan, askoz maizago agertzen da gaitz hori, eta zenbait egilek eman dituzten datuek ere horixe erakusten dute: pertsona gizenetan, % 20-30ek izaten dute: diabetikoetan, % 10-75ek; hiperlipidemia dutenetan (gantz edo lipido gehiegi izaten dute odolean), % 20-92 artean.

1 comentario:

  1. Oso interesgarria; izan ere, beti dugu buruan zirrosiaren kausa alkohola dela eta beste faktore batzuk kontuan eduki beharko ditugu.

    ResponderEliminar